Itxaroten

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-07-10 17:11

Webguneko leiho hori behin eta barriz freskatu dozu goiz osoan zehar. Badakizu barriak ez dauela oraindino urtengo, baina, badaezpada... Buruan darabilzu egun osoan kontua, lantzean despistau egiten zara, egunerokoagaz: fatxadea barrizten dabizela eta eupelako zaratea dagoalako, auzoko txikiak bost urte bete dituala eta zorionak zuri kantau deutsazulako, lagunagaz erosketak egiten urten eta barreari emon deutsazuelako gizonak mesillea kleenex zaharrakaz bete-beteta daukalako…

Erabagia emon arteko tartea luze baino luzeago egiten dabiltzu. Arre edo iso izango da gero, baina, ondo dakizu, jakin, iso izan ezkero gehiago kostauko jatzula erabagia onartzea. Kaka zaharra, dana guk gura geunken lez balitz, geure esku balego...

Begiak itxi dozuz, indarrez, zeure indar guztiakaz desio dozu, ez dakizu hau errezetea dan edo ez… Halan be, honek guzti honek ez deutse, seguruenik, erabagia hartu behar dabenei eragiten. Begiak itxita imajinau dozuz egoera biak: zeure aldeko erabagia emoten deutsuenekoa eta zeure kontrakoa emoten deutsuenekoa. Badaezpada bere, prest egon gura dozu. Baina… Begiak zabaldu dozuz, arnasea sakon hartu eta zeru urdinera begiratu, esperantzaz, ezpanak murtxikatu, eta begiradea beheratu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu