Interneten mende

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-06-23 22:40   Bidaide

Itzultzaileak lanerako darabil Internet, funtsezko tresna dau eguneroko beharrean. Halan da bere, kontu handiagaz ibili behar dau, eze, sarri baino sarriago, aisialdiko denporea be sarean emoten dau: akabu baten hor dabil itzultzailea, kasurako, denpora librean itzulpenari buruzko blogetan, edo itzultzaileak segiduten sare sozialetan, edo hizkuntza-arauen akabuko barriak irakurten lan-orduetatik kanpo…

Kasua da ze gaiaren inguruko post bat leidu dodala (neuk be itzultzailearen denpora librean): http://www.vidadetraductor.com/2012/10/25/internet-y-el-cerebro-del-traductor/. Eta handik dakardaz hainbat gomendio, deskonektetako baliogarriak, lotura batetik bestera galduta ez ibilteko:

-        Era berean testu askogaz ibili barik, bateri ekin.

-        Posta elektronikoa lantzean behin begiratu, ez denbora osoan zabalik euki. Bardin jokatu sare sozialetako kontuakaz.

-        Sareko testu bat leidu gura izanez gero, testua bera beste formatu batera atara: Internetik ez daukan gailu edo formatu batean leidu.

-        Artikuluak beste momentu baten irakurteko aukerea emoten dauen aplikazinoren bat erabili.

-        Adi aisialdian Internetera egiten diran bisitakaz (uneoro daukagu Internet eskura gaur egun-eta: telefonoetan, kasurako).

Horixe ba, lantzean, komenidu da Internet deskonektetea!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu