Ospitalera bisitea

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-06-13 21:51

Ospitalera bisitea egitea atsegina izan daiteke, berbarako, jaiotzaren bat subertau danean, ebakuntza arrakastatsu baten ostean dana ondo doala jakinda zoazenean... Baia sano ezatsegina be subertau daiteke erietxetako bisitea, gaixoa larri dagoanean, sendabiderik ez daukanean, edo hiltzorian dagoanean.

Tirozu, edozelan be, atsegin edo ez atsegin, harrigarria be izan daiteke bisitea. Kasurako, harrigarria da Gurutzetako ospitalera joanda, gaixoak, pijama eta batea jantzita, igogailuan bajau, sarrerea igaro eta kanpora zertara eta zigarroa erretera doazela ikustea. Posible ete da?

Kasurako, harrigarria da lagunik barik operazinora bakar-bakarrik doan gaixorik badala ikustea… Bakardadeak edo inoren laguntza beharrik ezak harritu egiten gaitu oraindino bere.

Kasurako, harrigarria da, defentsak baju daukazala-ta maskarilleagaz pasillora urteten dauen gaixoa ikustean, jenteak atzera egitea, zeozer kontajiauko deutsolakoan edo…. Aikor! Gaixoa da bisitariakaz kontajiau daiteakena-ta!

Halango kontuak ekarten dira ospitaletik etxera bisita atsegina izan danean, laguna bisitetan joan eta haren operazinoak ondo urten dauela jakinda, sendabidean dala ikusita eta, ganera, berak be bisiteagaz disfrutau dauela jakin dakizunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu