Inurrien hiztegia
2013-06-03 16:54Iñurri zahar batek idatzitako liburua da.
Mariasun Landaren autorpena da. Lehengo egunean Literaturian egindakoa. Landak ez ditu iñurriak bapere maite, hareekaz burrukan ibilten da terrazan urtero-urtero, baia euren antolaketa sozial tinkoa eta langilea geure gizartearen metafora legez darabil.
Aliziaren mundu miragarriko Chessire katuak legetxe (haren irribarrea baino ez da geratzen, katua desagertzen danean), irribarrea itxi gura izan dau testuen irakurradi ostean. Landaren ustez umorea oso inportantea da, eta horixe izan dau helburu testuakaz: Irri eginarazi ez badeutsuet ez dot gura nebana lortu. Sarkasmoa, ostera, ez dau atsegin, berbea be ez jako gustetan: nik barre egiten deutsot neure buruari. Idaztean umorea erabiltea autodefensa modukoa da idazlearentzat idazlearen ustez (eta baita irakurlearentzat be), eta, azken finean, bizi-esperientziaren ondorioz idatzitakoak dira testuok.
Liburua oso edegia dala dino Mariasun Landak, eta irakurleak bere irakurketak egiteko aukera zabala daukala. Horretarako dala, ganera. Literaturiako solasaldian parte hartu eben irakurleek euren inpresinoen eta irakurketen barri emon eutsen idazleari, galderak egiteaz ganera.
Testu laburrak dakarz hiztegiak, ordena alfabetikoan. Halan da be, hiztegiaren antolakuntzea gerokoa izan zan, kontakizunak sortu ostekoa: zeozelan bere ordena emon behar jakien idatzita eukazan testuei. Izan be, urteetan idatzitakoak dira testuok, eta bai, beti iñurrien ikuspegitik egindakoak izan dira beti.
Ez naz nire ildotik atara liburu hau idazteko, esan euskun; bere-berea dan estilo soilean idatzitakoa da liburua-eta, testuz testu buruagaz baietz egitekoa, barre egitekoa, gogoetarakoa, irudiez gozetakoa, momentu desbardinetan itxi eta hartu leiken horreetakoaa, momentuaren arabera batera edo bestera interpretau daitekean horreetakoa…  Iñurri zahar baten ikaspenen hiztegi bat, azken finean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!