Ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-05-27 00:08   Jan edanak

Aldapak leunduz ibili gara Ibilaldian, egin dogu ibilbidea, egin dogu kantuan, egin dogu jantzan, eta itxi doguz egunerako geunkazan diru apurrak. Eta poztu gara aldapak leuntzen goazelako, pausoz pauso ibili gabizalako…

Aldapak gora, urbehera, kalerik kale…  ibili eta ibili, eta erabili. Ahoan eta buruan. Eta halangoetan distantziaren ganekoak be badarabilguz geure artean. Distantziaren kontzientzia be hartzen dau batek, gazteakazko daukagun aldearen ardurea.  Akabu baten, zahartzen gabizala.

Gaztetxuz betetako gune baten norbera lekuz kanpo sentitzeak eragindako kontua da, zeozelan hau. Ez hori bakarrik: eurak be lekuz kanpo zagozan irudipena islatzen dabe begiradan. Eta zeu gazte zara ondino bere baina… Eta danok izan gara gazte, eta danok joan gara Ibilaldira gaztetan, eta danok edan dogu… Baina izan ginan eta joaten ginan esaten hasi beharko dogu, berez urten jakuzan halan ibilten ginan?! Guk ez genduzan edari horrek hartzen!, ez ginan halan janzten, ez genduan halan erantzuten… horreekaz batera.

Konturatu be ez gara egin baina gure gaztetasunean berbagaiak bestelakoak dira: umeen karrotxuak eroateko egokia ete dan ibilbidea, etorkizunean gure seme-alabek zer edango ete daben, kafe-txoznea ipintea zer idea ona dan… Ikastolek urteak beteten dabez, eta geuk bere bai.

Eskerrak oraindino bere lagun musikariak daukaguzan, ibilaldian joten dabenak, eta luzaroan gazte sentiarazoko deuskuen! (gazteen gunean izan ez arren).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu