Gastronomia & Literatura
2013-05-06 14:46 MusikeaUmeentzako menuak dagoz gaur egun ia jatetxe guztietan (normalean kroketak, pasta, solomoa, patatak, mantekaua…). Sasoi baten halakorik ez ei egoan, eta jatetxeetan umeentzako eta nagusientzako elejia bardin-bardina zan. Horixe zan jaten ikasteko modu bat, danetarik probetan hastekoa, gauza barriak ezagututekoa… Umeeri beti umeen menua eskaini ezkero, beti ume, nagusitan be umeen menua eskatzen segidutea baino ez da lortzen.
Kasua da ze literatur arlora eroan leitekela aurreko hori. Halantxe hasi eban  joan zen astean Isaac Fernandez irakasle eta idazleak (Corkeko unibertsitatea) Parisen emon eban berbaldia.
Baia horixe ez da literaturearen eta gastronomiaren arteko lotura bakarra. Isaac Fernandez literatura, identitatea eta gastronomÃa ardatzen inguruko tesia lantzen dabil. Persona guztiek daukagu elikatu beharra, baina unean uneko posizinoaren arabera elikadura-ohiturak be aldatu egiten dira. Eta ohitura horreek (kasu honetan jatekoaren ohiturak) pentsagai bihurtzen dira. Halan sortzen da gastronomia, eta halan sortzen dira testu gastronomikoak. Literatur genero bereizia osotzen dabe, ganera, halango testuek.
Hortik harago be, sarri agertzen dira gastronomiaren aztarnak liburuetan (eta ez bakarrik kafe-tanta orrialde ganera jausten danean...). Lantzean-lantzean pertsonaiak jan-edanean agertzen dira tintazko berben artean. Eta zer jaten dabe? Zelan aurkezten da janari hori? Zelan lotzen dira jateko horreek pertsonaien zein idazlearen indentitateagaz eta kultureagaz?
Oso gai interesgarria iruditu jatan, eta horrexegaitik ekarri dot hona.
Interneten bilaketa azkar bat egin ezkero, gaiaren inguruko orrialde kuriosoak agertzen dira: gurean gaiaren inguruan egindako jardunaldiak, idazleek eta sukaldariek alkar hartuta egindako lanak, sukaldaritzaren ganeko literatur testuen datu-basea, literatura gastronomikoari buruzko liburuak, eta liburu gehiago....
On egin!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!