Dokumentala eta nazinoa

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-04-15 20:07   Musikea

Euskal Herritik Josu Martinez, Galiziatik Margarita Ledo, eta Kataluniatik Issona Passola izan genduzan Sorbonne Nouvelle Paris 3 unibersidadean joan zan barikuan. Euskara-, katalan- eta galego-lektoreok antolatu genduan, eta hainbat ikasle eta interesdun bertaratu ziran Documentaire et nation jardunaldietara.

Apunte batzuk baino ez dakardaz, gogoetarako edo, koadernoan idatzi legez, batari eta besteari entzunak:

-       - Zinema nazionala eraikuntza nazionalerako proiektuaren baitan kokatzen da, eta ideia nazionalak adierazteko bidea da.

-        - Sortzean, posizioa hartu beharra dago, hau da, beti dago ideia personal bat erakusten duzun horren atzean. Irudia ez da hartzen, produzitu egiten da, eta norberak errealitate batzuk agertzen ditu, kontrastatzeko modukoak, jendeak kontrastatu eta interpretatu ditzan modu librean.

-        - Zinema nazionala egitean, garrantzia dauka aurreko tradizioa berreraikitzeak.

-        - Espazio errealak filmatzea ondarea berreskuratzeko modua da.

-        - Nazioaren kontzeptu modernoa hauxe da: etorkizuna erabaki gura duen kolektibitatea.

-        - Ikus-entzunezko arteak nazio ikusezinetan bizi diren pertsona ikusezinen istorioak eta historia kontatzeko modu onak dira.

-        - Guk egiten dugun zinemak bakeari buruzko eztabaidarako aportazio bat izan gura du.

-        - Hiru gonbidatuen pelikuletan presentzia nabarmena dauka emakumeak.

-        - Dokumentalaren bidez pertsonaien bizitza kontatu ordez pertsonena kontatzen dut.

-        - Zinema nazionala estatuaren marka gabekoa al da?.

-        - Zinema nazionala proiektu politiko bati lotzen zaio?.

-        - Zer daukagu nazio txikiek munduari emateko zineman? Zer eskatzen dute kanpoan? Bada, errealitate lokalak (ezen ez folklorikoak), emozio unibertsaldunak.

-        - Baina, batez ere, filmek onak izan behar dute.

-        - Dokumentala indar handiko generoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu