Atzerriko ikasle bat, euskalgintzeari opari bat

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-03-07 04:41   Begi betegarri

Atzerrian euskerea eta euskal kulturea irakasten dozula aitatzen dozunean, zenbat ikasle daukazuzan itauntzen deutsue,  ia euskal jatorrikoak diran, ia ze lotura daukien Euskal Herriagaz edo hizkuntzeagaz, ia zelan otu jaken euskerea ikasten hastea…

Galdera batzuk harritu egiten nabe, nork egiten dituan ikusita... Eze, zertan hasi ginan ba, besteok, geure unibersidade-sasoian italiera, errusiera edo turkiera ikasten? Ba horixe.

Halan da bere, ez garela errespetu txarrekoak edo hotzak izan behar eta azalpenak barra-barra: danatariko ikasleak dagozala, arabiera ikasketak egin dituan kazajstandarra, euskerea ederto ikasi dauena, espainol apur bat baekiala eta antzeko zeozer izango ete zan eskoletara kuriosidadez etorritako ikasle txekiarra, erasmus dabilen galiziarra, gurasoak iparraldean bizi dituan frantziarra, euskaldunen ganean zeozer entzun dauen zientzia politikoetako ikaslea… tutti gli classi.

Eta azalpen gehiago: horreen artean bere danatarik egoten dala, espedientea betetera datozanak dirala batzuk (eta ezin jake ezer leporatu, geuri be ikasgai danak ez jakuzan-eta interesetan eta bere sasoian), eta benetako interesa daukienak beste batzuk. Udan barnetegira joateko asmoa daukiela ikasleetako batzuk. Eta azken horreek emoten deutsela indarra irakasleari, azken horreekaitik deutsola gogoari eta grinari irakasleak.

Eta gehiago: ikasle horreetako bat maite-maite dozula, berezi-berezia dala, Bolibian jaio eta bizi ostean Parisen amaitu dauen andra jubilatua, amama euskalduna eukana. Andra horrek bai interesa bai jakin mina. Liburu bat aitatu eskolan, eta hantxe doala liburu-dendara enkargua egitera; musikari bat aitatu eskolan, eta han doala CDa ekarrarazoteko gestinoak egitera; bardin pelikulakaz…

Baina, frantsesezko eta espainolezko itzulpenak, edo euskal materiala Parisen lortzen ez dala kontu erreza izaten eta… errekadista eta postari lanetan ibilten nazela neu, irakasle lanaz harago. Maletea kargauta bueltetan nazela beti hurrengo eskolara. Baia ilusinoz egiten dodala, bizi dogun krisi sasoian euskalgintzeari, euskereari, euskal kulturgintzeari, euskal merkatuari... opari txiki-txiki bat egiten deutsodala.

Pixka bat es mucho dala eta irakurle, entzule, ikusle bat gehiago dagoala modu horretan Parisen, euskal kultur produktuak (euskeraz, espainolez zein frantsesez) konsumiduten dituana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu