TGV

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-02-20 13:33

Ordu onean esan deutsut trenean ederto noala bija luze honetan. Beti legez egin dot gaur. Eupala maletea gora. Neure jarlekuaren bila. Piketakoak prest eta beharrak prest. Lo apur bat. Zeozer jan. Irakurketa. Lana. Horixe izaten da plana.

Gaur ez jat betiko lekua suertau. Gaurko jarlekuak ez dauka oinak deskantsuan ipinteko oinarririk. Eztentxu bat. Mahaitxua txikiagoa dauka, lau bidaiderentzat. Eztentxu bi. Aurreko emakumeak hankartean ipini dau bere maletea. Hirugarren eztena. Zetan ez dau maletak ipinteko apaletan gorde? Maletea hankakaz besarkatuta daroa eta horrek lekua ostuten deutso aurrez aurre daroan bidaiariari. Niri. Ezin dodaz oinak mobidu be egin. Laugarren eztentxua. Picknika atara dau. Bija osorako. Mahai ganean ipini dau boltsea. Eta nik ordenadorea ipinteko lekurik ez. Beste ezten bat. Akabo trenean behar egitea. Isiltasuna egoten dala esan deutsut? Aikor ba, hegoaldeko lau gazte, bagoi osoarentzat berbetan. Eta beste bat. Eta karta-jokoan.

Beste bagoi batera egin dot.  Han lau gazteen gurasoak. Hareek tren osoarentzat berbetan, bagoiarentzat baizen, eurentzat baizen. Grrr. Hurrengo bagoira ni. Kafetegira. Hara joateko esaten deustazu. Hankak luzatu daidazan. Zeozer hartu daidan. Zeozer beroa neguan. Zeozer freskoa udan. Gaur ez dago kafetegi-zerbitzurik.  Beharginak huelgan dagoz. Gaur ez da neure eguna ba. Tirozu, ez ditue jarlekuak kendu. Burukomina egin jat ordurako. Lorik ez gaur trenean. Lanik ez gaur trenean. Zarata piloa. Ailegau naz. Urten dot trenetik. Sartu naz metroan. Eta, orduan, orduan konturatu naz atzera zer atsegina dan trena. Lurrazpiko trenaren bagoian ezin sartuta. Gurabako bultzadak dira danak. Maletea eskutik galtzeko bildurra. Garaitikoen artean erdi itota. Bai, gurago dot TGVa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu