Gure amama Mussche liburuan
2013-02-06 00:14Pariserako trenean hasi dot Kirmen Uriberen Mussche.
Umezaroan gerrako sein erbestaratu askok hartu eben norabide berean egin dot biajea. Kontua da ze, Karmentxu agertzen izan dan bakotxean ezin izan deutsadala eutsi: gure amama irudikatzen izan dot. Izan be, geure amama be gerrako umea da, gurasoek Frantziara bialdu eben horreetakoa.
Karmentxu neba nagusiagaz joan zan, eta harako biejan anaiak neu izango naz orain zeure aita pentsau ei eban. Gure amamak neba txikerra eroan eskutik, eta egundo esan ez badeust be, neu izango naz orain zeure ama pentsauko eban beharbada.
Karmentxu Flandrian bizi izan zan, bertako familia batek hartuta; gure amama Agen urian egon zan, eskola baten.
Karmentxu han zaletu zan txirrindularitzara; gure amama tenisera (eta beste hainbat kiroletara, gaur-gaurkoz boxeoa be ikusten dau. Hori bai, hori kontau deust: hantxe zaletu ei zan kirol-kontuetan).
Karmentxu joskilea izan ei zan gerora; gure amamak be asko josi dau.
Eta Kirmen Uribek, Karmentxurena ez eze, geure amamaren istorioa eta historia be josi eta kontau dau. Eze, gure amama ez da Karmentxu, baia izan eitekean...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!