Globoak airean
2013-01-28 15:59Airean hegan doazen globoak irudi poetikoak iruditu jataz beti. Globoa gauza ederra da berez, airez betetako zera… eta globo-saltzaileen ganean, barriz, zer esan? Motxilea kontuz beteta dakarren saltzaileak dira… Eta aikor misterioa: non sartuko ete ditue horrenbeste puxika? Nork puztuko ete ditu horreek danak? Arnas barik geratuko da, gero!
Agur egitea edo putz egitea izaten izan da zeruan globo bat ikusitakoan eukiten izan dodan erreakzinoa. Izan be, zenbatek ez ei dau imajinau globo baten historia munduari birea emoten, bidaia miragarrietan, mendirik mendi, hodeirik hodei, zerurik zeru… Umetan Botila baten historia irakurri genduan, eta globoarena be leiduko genduan, edo imajinau, edo pintau.
Baia globoaren irudi olerkari hori lausotu egin jat. Lehengoan San Antontxu jaiak euki doguz gurean eta, azoka egunean, globoari eusten eutsan neskatilatxua negar betean egoan:
-Â Â Â Â Â Â Â - Zer dozu, ba, June, laztana?
-Â Â Â Â Â Â Â - Harrapau, harrapau, eskapau egingo dau! Eskapau egingo dau!
Haren negarrak, haren sufrimendua… globoak eskapau egingo ete eutsan, bildurrez egoan. Tinko eusten eutson: pozik, globoa euki baeukalako, berak hautatutakoa, ganera; baia, bildur airean hegaz joango ez ete jakon (atzera bere). Globoaren ederra ezin gozauta egoan, zeozelan.
Eta orduantxe konturatu nintzan, globo bat airean hauxe be badala: malko bat ume baten masailean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!