Mugaldean zabuka
2013-01-15 00:27 Harritu egin jataz etxean ohitura eta jarrera espainol asko daukaguzala esan dodanean. Izan be, espainolak? dinoe euren artean, Espainolak? Bai zera, pentsau be ez, geu euskaldunak gara!. Bai, barriro dinot: ohitura eta jarrera espainol asko daukaguz hegoaldean; mugaz bestaldean, iparraldean, ohitura eta jarrera frantsesak daukiezala dinogun moduan. Bi ikasturte Baionan Aturri ibaiertzean eginda, gero eta argiago ikusten dot mugak, egon, badagozala, eta izatekotan hizkuntzea dala muga horreek gainditzen dituana. Halan da be, ohitura eta jarrera askok eta askok mugak daukiez. Gastronomiari eta ordutegiei begitutea izan leiteke dakardan kontuaz ohartuteko era bat. Eta beste bat, hauxe, aspaldian gogoan darabiltena: umezaroko irudien artean gorde izan dodanetako bat tabernan mostoa hartzearena da, edo gurasoek zeozer hartzen eben artean lagunakaz taberna ostean olgetearena. Bada, Baionan oso-oso gitxitan subertau jata umeren bat taberna baten ikustea… Umeak parkeetara eroaten dabez gurasoek. Eta, umeek olgau artean ez dabe ezer hartzen? hori da seguruenik hegoaldeko pentsamenduak eragindako itauna. Ez, ba: umeek txinboetan olgetan daben artean liburua leiduten dabe, edo periodikua… edo besterik barik: umeakaz olgetan dabe.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!