Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-12-07 16:28

Gatxa izaten da Azokan (maiuskulaz, bai, Durangoko azoka “Azoka” da-eta) pausu bat aurrera egitea: bateko jentea handik eta hemendik, besteko, ezagunak handik eta hemendik. Aspaldiko lankidea topau eta berba bi, aspaldiko laguna topau eta berba bi, halako idazle pasau dala eta lagunak adituteko dinotsu, kuadrilako batek diska jakin bat hartu behar dauala eta hara, besteak amamari kalendarioa eroan behar deutsola eta bestera, “Kontuz, atsuak”  datozala grabetan eta ondoko pasilotik sartu behar dala harrapau ez zagiezan…

Jente asko dabilela eta kalera urten, bueltatxua egiten. Artisautza azokea be txarra ez gabonetako opariren baterako ideak hartzeko edo aterpean egoteko tarte baten.

Argizaiola sarietara sartzeko aukerea alde batera itxi gura ez eta hara bere bai: argazkiak, bertsoak, musikea, Benitoren berbak, osteko pintxoak… eta etxera, hurrengo egunean despertadoreak goiz joko dauala-eta.

Azkenean: liburuak eurak ikusi barik joan zaran sentsazinoa daukazu… eta eskerrak lehenengo egunean joan zaran: ondino be badaukazuz egun batzuk bueltetako. Ia bakarrik joateko erea daukazun, bueltea zeure airera egin eta altxortxuren bat topetako stand galduren baten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu