Argazki barriak, egunkarirako jarriak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-11-29 22:56

Behin baten argazkilari baten gogoetea entzun neban: egunkarietarako argazkilariaren beharra, sormenaren aldetik, oso mugatua zala esaten eban, gatxa zala benetan originala izatea. Pentsetan ipiniz gero, arrazoi osoa eukan; izan be ekitaldiak bitxiak ez badira, behintzat, prentsaurrekoen, liburu-aurkezpenen, manifen, bertso-saioen, politikarien berbaldien… plano dan-danak daborduko emonda dagozala esan daikegu. Egia da bai, gatx baino gatxagoa da halangoetan argazkiaren bidez barritasunen bat ekartea.

Halan da bere, lantzean-lantzean, lortzen dabe, bai, egunkarietako argazkilariek irakurlea harritutea. Aikor, gaur Berrian topauriko erretratua:

Liburu-azalak eta argazkiak bat egiten dabe.

Eskerrik asko, Jon Urbe (Argazki Press). Argazki eder batez ganera, harako argazkilari haren gogoetea akordarazo deustazu, eta blogerako berbok ekarri.

PD: Ez dagidan liburuko portadagilearen lana albo batera itxi… harena be bada  meritua, zer esanik ez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu