Itzultzaileen ganeko kontuak
2012-11-22 16:35 Euskaldunak munduanAtzerritik inportatutako kontuetan eta istorioetan (ipuin zein eleberri), hortxe dago itzultzailea: hain zuzen bere hizkuntza batetik besterako prozesuan. Itzultzaileen ganeko kondairak be ugariak dira; zabalduenetako bat hiztegi ibiltariak dirana. Harrituta? Ez deutsazue inoiz itzultzaile bati galdetu: zelan esaten da X ingelesez? Itzultzailea zara eta jakingo dozu….
Tirozue, kontuak kontu, sarritan itzultzailea fikzioko pertsonaia be izan daiteke.
Mantxako Kixotearenean, kasurako, badago itzultzailerik. Bai eta espainiar literaturako beste hainbat liburutan be.Â
Euskal literaturan be bardin, badagoz itzultzaileak diran pertsonaiak: Saizarbitoriaren Martutene nobelan kasurako, edo Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin-bildumako ipuinetakoren baten… Orain gitxi, hainbat itzultzailegaz egin dot topo Iban Zalduaren 'Idazten ari dela idazten duen idazlea' ipuin-bilduman.
Idazleen eta itzultzaileen obsezinoak jasoten dauz liburuak, eta itzultzaileak bere burua identifikau leike (edo ez) Itzulpengintza, Kafkaren itzultzailea eta Idazlea irakurlearen tailerrean ipuinetan.
Ezagutzen dozuez gehiago? Zerrenda bat egin gura neunke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!