Ikerketea eta artea

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-11-05 12:27   Euskerea berbagai

Norberaren gaiaren ganekoak ez diran hitzaldietan be beti ikasten da zeozer: jarduteko moduaz, berbetea antolatzeko moduaz... Lehengo baten halango zeozer suertau jatan; izan be, sintaxia ez da nire gaia, inondik inora be ez, baia konpromisoak edo lankideen arteko sostenguak eroan ninduen gaiaren ganeko hitzaldi batera. Gaiaz askorik ulertu ez arren, kontu barriak ikasita urten nendun aretotik. Gauza politak entzun nituan, ganera.

Metafora eder baten jaube be egin nintzan, pentsau! EHUko irakasle batek halan esan eban: ikerketea eta artea parekoak dira.

Ikerketa eta artea?

Ikerketea, berez, hauxe da (Harluxet entziklopediaren arabera): Jakintza-arlo baten aurkikuntzak eta saiakuntzak eta azterketak egitea.

Artea, ostera, beste hauxe (Harluxet entziklopediaren arabera): Materia, irudia edo soinua erabiliz, gizakiak material edo inmateriala dana espresatu edo imitetan dauen ekintza edo ahalmena; herri edo garai jakin bateko artelanen multzoa.

Bien arteko loturea holan azaldu eban: ikerketeak, arteak lez, kontu/auzi/gai klasiko baten inguruko interpretazinoa egiten dau. Aikor zertan diran bardinak ikerketea eta artea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu