Idazlea itzultzaileen lantegian

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-10-19 00:25

Lana pasinoa dala eta, pasinoz lan egiten dabela erakutsi dabe, barriro be, itzultzaileen lantegian ibili diran kideek: idazleak, itzultzaileek, antolatzaileek, itzulpengintza-irakasleak eta itzulpengintza-ikasleek. Ederra izan da pasinoa sentidutea, batez be egunokaz dana krisia danean. Eskerrak gaur topau doguzan profesionalek lanerako gogoan eta pasinoan krisirik bizi ez dabena.

Pauen izan da: http://www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/itzulika12

Jendaurreko ekitaldian egon gara, eta inbidia puntu bategaz entzun doguz idazlearen, itzultzaileen… berbak. Inbidiaz dinot, gu akabuko zatitxuko parte baino ez garalako izan. Hiru egun zoragarriren amaieran baino ez garala egon sentidu dogu, zeozelan, bidaia eder baten osteko erretratuak ikusten egon gara, eta bidaiarako irrikaz itxi gaitue. Alkarlanean ibili dira Eider Rodrigezen Katu-jendea ipuina itzultzen egunokaz. Idazleak berak egin dau euskeratik espainolerako itzulpena, eta horren ganeko gogoetea egin dau. Garaitikoak, euskeratik frantsesera, euskeratik alemanera, espainoletik frantsesera… ibili dira. Nederlanderara bi itzultzaile ibili dira, tailerraren barruan bertan beste tailertxu baten. Atzera be urten dau aspaldion sarri agertu jatan gaiak: hain zuzen bere itzultzea berridazte-prozesua dala, eta originala zirriborroa. Zirriborro ederra edozelan bere irakurteko hautatu daben lagina, euskeraz eta itzulita emon deuskue, egindako lanaren erakusgarri. Baina, itzulpenaz ganera, zirriborroaren hizkuntza-ontzi aldaketaz ganera, ezer transmitidu badabe, pasinoa da, eta horrek emoten deutso entzuleari lilurea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu