Itzultzailearen eguna 2012
2012-10-01 16:03 Bertsolaritzea Shakespearek ez eban euskaraz idatzi.Hori berori da europako literatur itzultzaileen elkarteak Itzultzailearen egunerako aukeratutako leloa. Atzo izan zan-eta San Jeronimo, itzulpenaren nazioarteko egun.
Aitatutako alkarte horrek e-postaz bialtzeko postala diseinau eban. Izan be, Shakespearek ez eban euskeraz idatzi, ingelesez egin eban. Eta nork idatzi dau, ba, zeuk euskaraz (edo espainolez, seguruenik) irakurri dozun Shakespeare? Itzultzaile batek.
Prentsan akordau ziran itzultzaileakaz, Arantxa Iturbek gogoan izan zituan bere zutabetxuan.
Domekea, egun aproposa norberaren lanbidea lanik egin barik ospatuteko… Halan da bere, egongo zan atzo behar egingo eban itzultzaileren bat be. Seguru nago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!