Itzultzaile baten abenturak eta kalenturak, Zalduaren ipuin batetik hasita

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-08-27 15:49   Euskerea berbagai

Iban Zalduaren ipuin-liburuetako bat lehenengoz irakurri nendunean, bere ipuin bat geratu jatan buruan, iltzatuta legez. Aspaldi izan zan hori, unibersidade sasoian. Ipuinak idazle baten obsesinoa ekarren: han kontetan zan idazle bik liburu bat alkarregaz idatzi ebela, erdiz erdi. Kasua da ze liburuak bi portada eukazala: batena alde baten eta bestearena bestean, bakotxa idazle baten izenagaz. Ipuinak dinoanez, idazle bi horreek liburudendaz liburudenda ibilten ziran, norberaren portada agerian ipinten, gorantza begira.

Ipuin ha idatzi eta gitxira jakin neban Iban Zalduak eta Gerardo Markuletak halantxe idatzi ebela liburu bat, erdiz erdi, eta bakotxaren portadea eta izena liburuaren azal banatan.

Beti euki izan dot kuriosidadea gaiaren ganean berba egiteko Iban Zalduagaz. Urte haretan Mungiara etorri jakun bere ipuin-liburu hartaz berba egiten, eta gazteegia edo lotsorregia izango nintzen, eze ez neutson ezer galdetu. Gerora, han-hemengo literatur sarauetan ikusi izan dot, baina gaia kadukauta egon leitekeala eta ez deutsat inoz ezer bere itaundu.

Lehengoan, baia, jakin neban baietz, egiazko obsesinoren baten daukala ipuinak oinarria. Izan bere, neure burua harrapau neban liburudenda baten neuk itzulitako liburu bat besteen artetik atara eta aurrera ekarten…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu