Abuztuan, itzulpen produkzinoak gora

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-08-18 12:50

Ez daukat datu zehatzik, editoreeri galdetu beharko jake (eta, itzultzaileeri), baina posturea egingo neuke abuztua dala literatur-itzulpen gehien produziduten dan hilabetea. Opor sasoia da berez abuztua, normalean. Hain zuzen bere, horrexegaitik dinot.

Literatur-itzulpenak egitearena norberaren eguneroko beharraz ganera egiten dan zeozer izaten da gehien-gehienetan. Halan da ze, opor-sasoietan, itzultzaileak eskegita daukazan horreek, gustuko horreek… egiteari ekiten deutso.

Zer da ba, gero, ezer egin barik egoten ez jakitea (edo gura ez izatea…)! Imajinetan dozue egoerea? Hamabost egun edo hilabete opor, eta kaipirinari edo hondartzako goardasol azpiko zerbezatxuari ekin ordez, ordenadorerako bidea egiten dau itzultzaile jaun edo andreak… Eta berotan itzuli eta itzuli, itzuli eta zuzendu…

Udan, eguzkiaren garrek eraginda sortzen dira testu barriak… Beharbada, horrexegaitik urteten jakez askori esaldi hanpatuak! (Itzulpenzaleak ez direnentzat azken hori).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu