Oporretan, tuttifruti
2012-08-12 14:46 Euskerea berbagai Oporretan, bat-batean, blokeau egiten da burua: idazteko eta irakurteko. Oporretan akabau gura izaten dira egunerokoan egin ezin izan diran horreek. Eta oporrak akabetan diranean, ene, ez dogu oporrez gozatu… eta eginbako horreetako batzuk: eginbarik. Oporretan gaixotzen da bat. Oporretan apurtzen dira etxeko tuberiak edo etxe-tresnak. Eta, teknikariak oporretan. Krisian gagozan arren, jenteak oraindino eusten deutso oporretan abioia hartu eta hondartzara joateari. Eta krisiaz gabilzala, krisiak gero eta ageriago ixten dau geure izakera egoskor eta berekoia: doazala etorkinak euren herrietara. Eta etorkinakaz segiduta: lehengoan, baltzek kudeatutako taberna batera ez etorrela esan euskun lagun batek. Ez goaz bide onetik.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!