Umeen itaun harrigarriak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-06-25 17:29   Musikea

Umeek beti harritzen zaitue. Gitxien espero dozunean erantzun ezin diran itaun horreetako bat botaten deutsue: brausta.

Lehengoan, suaren bueltan gengozan: Gora San Juan! Doniene ta Doniene… Surtara lar ez urreratuteko agindu geuntzen umeeri, arriskutsua zala-ta, min handi-handia eragiten ebala.

Aikor zer bota eustan hiru urte be ez daukazan ume mokoak: zer dauka, ba, suak barruan?

Zer erantzun jakin barik geratu nintzan umeari adi-adi. Itxaroten egoan baia... Gas mingarriak eukazala esan neutsan… Tirozu, pentsau neban, bota dot zeozer. Ai, baia, erantzunagaz pozik ez eta Ba, kendu! bota eban berak. Arrazoirik ez jakon falta!

Umearen gurasoeri ez neutsien ezer aitatu: etorkizuneko fisikari bat daukie etxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu