CEATLeko hexalogoagaz bat

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-04-25 22:45   Musikea

Literatur Itzultzaileen Elkarteen Europako Biltzarrak (CEATL) literatur itzultzaileakazko merkataritza-harremanetan zuzen jokatzeko sei oinarrizko arau emon ditu argitara. Nik neuk, bat egiten dot sei aginduakaz: Literatur itzulpengintzan begiratu beharreko sei aginduak 1. Eskubideen ganeko lizentzia Itzulpena erabilteko eskubideen ganeko lizentziak epe mugatua izango dau: gehienez bere bost urterako izango da. Jatorrizko lanaren ganeko eskubideei buruzko lizentziak eukazan muga eta iraupen berberak izango ditu itzulpena erabilteko eskubideen ganeko lizentziak. Lizentziak hartzen dauen eskubide bakotxa aitatu beharko da kontratuan. 2. Tarifak Agindutako itzulpen-lan bakotxagaitik ordaindu beharreko tarifak bidezkoa izan beharko dau, eta bizimodu duina izateko eta literatur kalidade oneko itzulpenak egiteko aukerea emon beharko deutso itzultzaileari. 3. Ordainketari buruzko baldintzak Kontratua sinatzean, itzultzaileak aurrerakin bat jasoko dau, gitxienik ordainsari osoaren heren bat. Ganerakoa, beranduenez bere, itzulpen osoa aurkeztean ordainduko da. 4. Argitaratzeko betebeharra Argitaratzaileak, bestalde, kontratuan ezarritako epearen barruan argitaratuko dau itzulpena, betiere itzulpen osoa aurkezten danetik bi urte igaro baino lehen. 5. Irabazietan partea izatea Itzultzaileak bidezko partea izango dau bere lanaren ustiapenak emoten dituan irabazietan, edozein dala bere horretarako modua, lehenbiziko kopiatik beretik hasita. 6. Itzultzailearen izena Itzulpenaren egilea dan aldetik, itzultzailearen izena aitatu egin beharko da jatorrizkoaren egilea aitatzen dan guztietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu