Besteenak ez entzuteko eskubidea
2012-04-19 00:09 Begi betegarriLehengoan gauza bitxi bat pasau jatan: Hendaia-Bordele trenean, telefonoak jo eustan, eta nik erantzun. Niretzako ohi legez, lekutik mobidu bere egin barik, neure alkarrizketan nengoala, treneko zaindaria etorri jatan, telefonoz berba egin gura izan ezkero bagoi-artera joan behar nebala esaten.
Onartu behar dot momentuan bertan ez jatala bapere gustau kontua. Baia, pentseten ipinita, horretan behintzat ez dabilz oker mugaz bestaldekoak. Izan, bere, tren bidaiariek eskubidea daukie besteen alkarrizketak ez entzuteko.
Mila bider pasau izan jat Bilborako autobusean edo metroan kasurako, bidaiarietako bat telefonoz egoala haren alkarrizketea (gura ala gura ez) entzutea. Pentsetan dozu: konturatuko da danak gagozala bere adi edo bere kontua da danok entzuteak ardurarik ez badeutso. Baia, irakurten bazabilz, eta molestau egiten bazaitu? Eta danok hasi ezkero zarata baten telefonoz?
Zetan entzun behar doguz derrigor besteen kontuak? Ez ete daukagu besteen kontuak ez entzuteko eskubiderik?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!