Irakurteko argia
2012-03-22 15:44 MusikeaLehengo egunean, EIZIEren (Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) Batzar Nagusia izan zan, eta bertan egon nintzan hainbat kidegaz batera. Itzultzailearen beharra nahiko bakartia izaten ei da, eta ondo etorten dira halako batzarrak, ikastaroak… bategaz eta besteagaz berba egin eta lanbidearen ganekoak komentetako. Eta batez bere, esperientziadunakandik ikasteko!
Bestelako kuriosidadeak be jasoten ditu batek halangoetan. Irakurteko argiaren ganekoa ekarri eustan lehengo egunekoak:
Ez nabil itzultzaileak itzultzeko behar dauen argitasunaz, testua behar dan legez deszifretako behar dauenaz, ez bada irakurteko behar dan argi fisikoaz. Niri neuri, behintzat, askotan oso deserosoa egiten jat hainbat lekutan irakurten paretea, batez bere ez dodalako argi nahikorik eukiten. Treneko argia, kasurako ederra da, kaleko argiaz ganera, liburua argituten dauen beste bat egoten da-eta jarlekuaren lepo-ondoan. Baia, ohi ondoko mahaitxukoagaz eukiten dodaz, bai, buruhausteak… Normalean ez da behar beste altu egoten…
Baia, erregalu eder bat jaso neban aitatutako batzar horretan. Itzulkide batek aitatu eustan berak frontalagaz leiduten dauela. Aikor! Hori bai hori ideia ona… eta zelan ez jat ba niri lehenago otu!!!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!