Iparraldean euskereak gero bere lege-trabak
2012-02-03 22:23 Iparraldean euskereak gero bere lege-trabak. Halan da, bai. Eta horrezaz ganera, halantxe galde egin deuskue: zertarako gura dozue euskerea ofiziala izan daiten? Txoriari hegoak zertarako gura dauzen itauntzea lango zeozer izan da! Egin egiten dozue, zer gehiago gura dozue, Frantzia ez da nor euskerearen ganeko arauak ipinteko, “Euskereari zergaitik bai, eta Txinatarrari zergaitik ez?… Momentu baten hauxe ulertarazo jaku, zeozelan: Frantziaren parte zarien artean, ez dozue euskerarik eukiko, konstituzinoari jagokonez… Funtsean: independentziarik barik, ez daukagu ezer lortuterik. Esaten genduan ba! Txaloak halantxe esan dauenean, ironiaz, entzuleen artean zan batek. Eta, atzera, guk: zer estatus behar dau hizkuntzeak, orduan, herritar legez gure eskubide guztiak bete daitezan? Baia galdera horreri ez deutse erantzun, nik, behintzat, ez dot halangorik aditu. Ezintasuna sentiduten dau halangoetan euskaldunak, ez ei da eurentzat fakultadeko euskal ikasketetako jakintzarik existiduten, ez da fakultade aurreko liburudendako euskerazko literaturarik, ez eta musikarik be… Eurentzat euskerearen ofizialtasuna eskatzea burruka sinbolikoa baino ez da: emoten ez jatzuelako eskatzen dozue.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!