Lapurretea (II)
2011-12-30 19:33 Bigarren bider etxean sartu eta lapurretea egiten deutsuenean inor zeure atzetik ete dabilen pasetan jatzu burutik… Baina kasualidadeak izaten dirala halangoak esaten deutsue, eta atean ipini zenduan giltz-molde horretarako giltz-amak lortu ei dituela eta halango ateak daukiezan etxeetara sartzen dabizala aspaldion. Orduan zelango suberte txarra daukazun jatortzu burura. Beharreko ordenadorea eroan deutsue, eta dan-dana galdu dozu; bai, bazeunkazan kopiak be, baia disko gogorra bere eroan deutsue… Zertarako eta lau ogerlekoan saltzeko… Zuk ostera zelan errekuperau lan guzti hori… Ordenadoreak baino gehiago balio dau zure beharrak… Eta orduan esaten deutsue txarrenean zeu ondo zagozala, ez zarala lapurrakaz batu eta ez deutsuela ezer egin… Denuntzia ipini ostean aseguruagaz hasten zara burrukan atzera. Eta ordenadorean galdu dozuna errekuperau ezin bada, ordenadoreak balio dauena be ez dozu lortuko, orain dala urtebete erosi zendualako eta daborduko gitxiago balio dauelako. Eta hori ordenadorearen kasua da, kontuizu orrialde-bete gauza eroan deutsuezela. Denuntziari begira zagozala ikusten dozu zer eroan deutsuen. Eroan daben intimidadearen zatia, baia, ez dago han idatzita.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!