Durangoko azokea

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-12-05 17:42   Bertsolaritzea

Lehengo eguneko Sautrela saioan galderetako bat zan ia euskal literatureak Durangoko azokea behar ete dauan. Kontua da ze azokeak literatureagazko loturea galdu ete dauan eta erromeria bat ez ete dan komentau zala bertan.

Nire ustez euskal literatureak behar dauana irakurleak dira; eze, beste kontu bat da irakurleak berak Durangoko azokea behar izatea (edo gura izatea) idazleak liburua firmau dagion, liburudendan ikusi ez dauan liburu hori erosi dagian, zein ezagututen ez dauan sortzailearen alkarrizketea Ahotsenean ikusita haren diskoa, liburua zein dokumentala erosketen zerrendara gehitu dagian; eze, beste kontu bat da itzultzaileak azokea behar izatea bere editoreari aurpegia ipinteko (ordura arte email bidez baino ez diralako hartu-emonean ibili)...; eze sano ezbardina da euskaltzaleak meka bat euki behar izatea, alkarleku bat...

Euskal literatureak, berez, ez dau azokea behar. Euskal literatureak irakurleak behar dauz, duda barik. Baina, beharbada, irakurleak (eta liburuak erosi arren irakurten ez dituanak) zein literatura- eta kultura-sistemak (publizidade-arloak, editorialek, prentsaak...) bai, behar ditu lantzean azokea eta era horretako bestelango ekimenak.

Nik neuk gustura egiten dot bisitea Durangora, eta ahal dala egun bqten baino gehiagotan, ganera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu