Bitxia iparraldekoa?

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-10-06 00:48 Euskera irakasle legez Baiona eta Bordele artean saltoan nabilela kontetan dodanean, danetariko erantzunak eukiten dodaz. Uriak ederrak dirala-ta ha edo bestea esaten dabe batzuk. Eta halantxe da, bai: politak dira bi uriak bere. Badaukie zer ikusia eta zer gozatua. Kultur eta arte ondare nabarmena gordeten dabe bai Baionak eta bai Bordelek. Bi uriak paseorako ezin egokiagoak dira (edo bizikletea hartuta bueltea egiteko). Iparraldeko jentea bitxi samarra ez ete dan dinoe beste batzuk, euren ustea ziurtatuko dodalakoan-edo. Egia esan behar badot, amorru apur bat bere emoten deust: Arraroak dirala?, Zegaz konparauta, gure bizimodu espainolagaz konparauta? Horixe esateko gogoa eukiten dot… Ala Europako garaitiko herrialdeko bizimodua egiten daben biztanleen aldean dira ba, bitxiak, mugaz bestaldekoak? Uria ez ete dagoan hutsik… halan segiduten dabe, ez ei dabe-eta kalera urteten. Guzurra galanta pentsetan izaten dot, baia bai, lasaitasuna dago eupelakoa erantzuten. Izan bere, nor topau gura dogu guk hango karriketan hamabietan paseoan urteten dogunean? Aiko, bazkalordua da-eta! Eta zelan ez, guk tabernetan topau gura geinkez, eta bestelako lekuetan bere alkartzen dira eurak: bisitau izan dozuez inoz ibilbideak, hondartzak, kirol-guneak eta parkeak? Kontua non eta noiz ibili behar dan jakitea da, halan bere esaten dot akabuan. Baionan egongo dira euskera-ikasleak, baina Bordelen? Beharbada familia euskalduna daukienak izango dira ezta? Aiii… Hizkuntza-politikea pentsetan dot, baina ez dot halangorik aitatuten. Ikasle gehien Bordellen daukadaz ba, 28 dira aurten lehenengo mailan. Baten batek, bai, badauka aitatxi edo amatxi euskalduna, baina garaitikoek ez, beste edozein hizkuntza ikasten daben arrazoi beragaitik hautatu dabe euskerea: hizkuntzak ikastea aberastea dalako. Kasu baterako, arabiar ikasketak egiten dituan Kazajistango ikasle bat daukat, Txekieraz ganera euskerea bere ikasten dauena. Eta hori adibide bat baino ez da. Bitxia dala dinozu? erantzun behar izaten dot: Bitxia dana gurean euskerea ikasten ez dabenak egotea da…, eta abar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu