Jatea plazera da

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-09-29 23:44   Bertsolaritzea

Zurtz eginda geratu nintzan uda honetan gure ezagun batek esan euskunean berak derrigorra zalako eta jan egin behar zalako jaten ebala. Etxean euki genduan laguna apopilo, ia preparautakoo platera gustetan jakon galdetuten geuntson, edo merkatuan ia zeozer berezia gura eban itaunduten. Berak ezetz, ez eutsola jatekoari hainbesteko garrantziarik emoten...

Eta neuretzat hain da lehentasunezko kontua! Beharbada etxean bazkaltzen gagozala hurrengo eguneko menua pentsetan ibilteko ohiturea euki izan dogulako izango da… Baia, zein mahaitan ez da ba berba egiten jatekoa zelan preparau dan, modu honetara edo bestera jan ebala harek edo honek, hurrengoan beste haretara preparau behar dala...

Hain da gozagarria ganera! Neuretzat jatearena plazera da, ba.

Zer esanik ez, orain, ortuari gustua hartu deutsagunean, eta errezeteaz ganera osogaiak bere geuk ondo doguzanean.

Robin Food eta Menu estres telesaioetako bideo danak ikusi doguz, eta inora goazenean, han zer jateko dagoan, zelan preparetan daben… beituten dogu.

Koadrilan bere jatekoak leku handia dauka gurean. Mahaiaren bueltan askotan batzen gara, eta, halako bazkaria antolatu behar dala-eta txokoan batzartxua egiten da, merienda-afari baten bueltan. Esan izan dot inoz tortila-txapelketatan egon izan garela; ez hori bakarrik, abonatuta gagoz eskualdeko sukalkietara, eta, zer esanik ez, inguruko txoko guztiak ezagututen doguz. Pentsau, hurrengoan koadrilako pintxo-txapelketea egin behar dogu!

Eta beste koitadua… berak jan behar dalako jaten dauela… sniff…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu