Geltokian adi
2011-09-19 23:35 Tren- eta autobus- geltokiak eta aireportuak ezlekuak dirala esaten da. Ez dira leku batetik bestera aldatuten, eta emoten dau denporea zeozelan gelditu egiten dala. Ezleku izateaz ganera, obserbazinorako lekuak dirala esango neuke nik: ordutegiai, afixeri, maperi, liburuei eta aldizkariei begiratuteaz ganera personeri bere begiratuten deutsegu geltokietan, eta, zergaitik ez, haren eta honen bizimoduaren ipuina egin geure gogoetan. Lehengo baten, ez neutson begiratu izango andra hareri halako baten izkina batean itxita egoan iñarrea hartu eta freskagarrien makina-atzean galduta egoan txanpon bat ataraten ikusi ez baneu. Ez eban andrearen itxureak ezer berezirik, arretarik egin barik pasetako modukoa zan haren jazkerea eta garbitasuna. Txanpon ha errekuperau ostean haren joan-etorriai erreparau neutsen: freskagarri makinako txanponak bueltetakoan zeozer ahaztu ete eban nonok begiratu eban, behin eta barriro, eta bardin sandwitxak egiten dituen makinan… eta gero autobus geltokian ibili zan bueltaka, behera adi, zeozeren bila balego legez. Eta bueltatxua eginda atzera egin eban makinetara. Neure gogoan asmau neban astean zehar txanpon moltsotxua egingo ebala, autobus-geltokiak ezleku eta obserbazino-leku izateaz ganera objektu galduen eta ahaztuen lekua be izaten diralako.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!