Karrerako 1. maila
2011-09-12 11:45 Euskaldunak munduanGurean ez daukagu holango ohiturarik, baina Frantziako euskal probintzietan (edo Euskal Herriko frantsez probintzietan? Iparraldea esatea ipinten dogun “mugearen†arauerakoa da, eta ez neuke holan erabili gura aurrerantzean), Frantzian legetxe, karrerako lehenengo mailako ikasleak mozorrotuta ataraten ditue kaleetan zehar, jenteari jakinarazoteko:
“Aikor unibersidadeko nobatoak! Honeek dira ostegunetan lorik egiten itxiko ez deutsuenak, honeek dira bibliotekan erdi galduta ibiliko diranak, unibersidadeko kafetegiko pitxarrak non itxi jakingo ez dabenakâ€.
“Aikor euren bizi osorako lagunen bategaz topo egingo daben ikasleak (unibersidadeko lagunen bat betiko izaten da-eta)â€.
“Aikor irakasle onen eta txarren artean ezbardintzen ikasiko dabenak, aikor lanik egin barik ezer lortuko ez dabenakâ€.
“Aikor institutuko eta ikastoletako ingurutik kanpo eskualde ezbardinetako ikaskideak topauko dabezanak, lagun homosexualak egingo dabezanak, unibersidadeko kafetegian musean ikasiko dabenak, etxetik kanpo bizitzeko amesa piztuko dabenak…â€.
Izan be, unibersidadea askatasunerako atea da, zeozelan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!