Aisia eta krisia
2011-09-01 00:22 MusikeaKrisi-oporrak izan ei dira aurtengoak. Danatarikoak entzun dogu, ganera, krisiari aurre egin beharrez bakazinoak antolatuteko moduez. Antza, gertuko turismoa egin dau jenteak, Donejakue bidea bere topera egon ei da, oporrak pasetako modu merkea dala-eta… Beste batzuk etxean geratu dira, eta aspaldian etxeko kamaran egozan neberak, tarterak eta barbakoak hartuta hondartza ondoko eta mendietako merenderoak bete ditue.
Mungian aspaldi egin eben Udalean oporrak Mungian pasetan dituezanen aldeko krisiaren kontrako kanpainea: auzoetako jaietan patata-tortilla txapelketak antolatzen hasi ziran.
Ederra da gero, hamar euroko botea ipini gehienez koadrillako bakotxak eta karpatxua erosita hantxe pasetan da arrasti osoa: patatak zuritu, kinpulea ebagi, tortillea egin, epailai kopla batzuk bota, afaldu, sarien kontura barreak egin eta gauerdian patata-jantzea. Hamar euro gastauta etxera, arrasti ederra pasau ostean. Aurrekoan karpea erosi genduan, hurrengoan nebera portatila (sartenak euki genduazan saritzat eta hori, behintzat, aurreztu egingo dogu).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!