Bost minutu egunean zeure buruari

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-08-15 16:38   Musikea Nork bere burua polit ikusteak autoestimua igoten dauala dinoe, eta halan pentsetan dot neuk be. Lagun batek irakatsi eustan behin zelan hasi leiken norberaren gorputza zaintzen. Nork bere burua apur bat abandonau dauala sentitzen dauanean ekiteko moduko estrategia da honakoa: Idatzi zure gorputzean zaindu gura dozuzan atalen zerrendea. Asteko atal bat hartzen da. Bada, aste horretako egun guztietan, bost minutu eskaini behar jakoz atal horreri: aurpegia dala, emon krema berezi bat; oinak dirala, egin pedikurea; ulea dala, erosi maskarilla bat eta haixe emon, edo orrazten eta orrazkerak probetan emon bost minutuak; aldakak dirala, emon bost minutu horreetan zelulitisaren kontrako kremea; haginak dirala, emon bost minutuak haria pasetan; bekainak direla, depilatu, orraztu… Kontua egunean norberarentzako diran bost minutu horreetan gure burua zaintzen dogula sentitzea da. Ganera, gero ohitura bihurtuten da norbere burua jagotearena… Normalean udan konturatzen naz ni lanak itota-edo sarritan neure buruari denporarik emoten ez deutsodala… eta uda honetan eskuetako atzazkalak tokau dira, eta eskuetako azala, eta oinak…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu