Atzerriko euskera eta euskal kultura irakasleak ikasten
2011-07-18 15:24 Jan edanak ÂXXX. udako ikastaroen egitarauaren barruan antolatu dau aurten Etxepare Euskal Institutuak “Atzerriko unibertsitateetan euskara eta Euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa. Excellence in Basque Studiesâ€.
Joan diran eguen-barikuan izan ziran, eta, nire ustearen kontra, ez ginan han datorren urtean han-hemen lektore ibiliko garan euskara eta euskal kultura irakasleak bakarrik batu: 120 persona inguruk jarraitu ebezan ikastaroan planifikautako berbaldiak Miramar Jauregian. Parajea zoragarria danik ezin da ukatu, berbaldi interesgarriak entzun artean, leihotik kanporako bista Kontxa dalarik, gozoago egiten da egonaldia. Eta, parajeaz ganera, anfitrioiak bere ezin hobeak, Etxepare Euskal institutuko zuzendariak: Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregi.
Lektoretzen helburuak, hizkuntza-ikastaroen programazinoa, elebitasuna, ahozkotasuna hezkuntzan, melotemiak, Haberen mailak, kultur-ikastaroetarako balizko programak, txostenak, zinema, bibliografia… danetarako egon zan tartea, baina batez bere, atzerrian euskerea eta euskal-kulturea irakasten ibili diran lektoreen esperientziak entzutekoa, bai eta euren moduko betekizunetan ibiliko diranek euren zalantzak eta galderak argitzen saiatzekoa bere. Bada ikastaroan zehar poemarik idatzi dauenik, bai eta praktikoagoa (edo) izanda ikasle atzerritarren arteko skype-saioak planifiketako proposamena egin deutsonik beste lektoreren bati be. Aukera parebakoa izan da esperientziak trukatzeko.
Garaitiko lektoreen kontaktuaz ganera, aholku nagusi bi eroan ebezan lektore ibiliko diranek: a) umilak izatea eta b) galegoekaz eta katalanekaz alkar hartuta egitasmoak martxan ipintea (iberismoaren izenean).
Eta horrez ganera zer eroan dodan nik: jente interesgarriaren barri jasoteaz ganera, lektore dabizanek euren jakintzaz ganera euren bihotza eta sentimenduak bere badaroazela euren ikastaroetara, doazen lekura doazela. Seguru nago, ganera, horrexegatik ikasten dabela atzerritarrek hemengo askok baino hobeto euskerea eta Euskal kulturearen barri.
Plazer bat izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!