Babel

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-07-13 13:38 Bibliaren arabera, uriola handiaren osteko belaunaldiak ekialdetik heldu ziran Shinar lurraldera, danak alkartuta eta hizkuntza bakarra egiten ebela. Gizakien barruan gero eta handigura gehiago egoan ezkero, handigura horrek bultzatuta, zeruraino ailegauko zan torrea egin gura izan eben, Jainkoaren parera ailegetako. Kasua da ze, Yahveh jainkoa hasarratu egin zala, eta torrean beharrean egoan beharginetako bakotxari hizkuntza bat emon eutsola, kastigu legez. Ordutik aurrera, ezin izan eben alkar ulertu, eta torrea egiteko amesa bertan behera geratu zan. Genesian jasototako istorioa da aurreko hori, baina, era askotara interpreatu leike, eze Jainkoaren kastigua aberastasun bihurtu da gerora; eta, torrerik eregi ez ba eben bere, gerora, zubiak, asko eta asko, eregi izan ditue gizakiek, herrialdeen artean, hizkuntza desbardinak tarteko. Babel izan leike itzultzaileen sorrera mitikoa, azken finean, torre hari eskerrak daukogu beharra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu