Muturluzeari
2011-07-01 15:48 Ez zaitez itsutu. Ez, ez, ez, ez dozu mundua kontra, ez dogu zure kontrako konplot mundialik preparau, eta ez dogu jagitean pentsetan ia zer egingo ete dogun gaur zu izorratuteko. Bai, bai, bizimodua okerra da berez, nork esan dau, ba erreza danik? Nork sinistarazo deutsu hori? Ez, ez, ez, ez deutsut esan gura ez zarena egundo zoriontsu izango, izango zara, bai, baia zuk gura badozu bakarrik, eta zeuk gura dozunean. Bai, bai, zure esku dago, ez dago beste inoren esku. Bai, ba, zuk gura dozulako hasarretuten zarela esan gura deutsut. Baaai arrazoiak emoten deutsuezala badakit, baia zeu zara-ta hasarratuten dana… ez besteak… Eta besteeri ez deutse lebarik hasarratuten zaren edo ez, eurak bardin jarraitzen dabe, bai, zertan aldatuko dira ba, zeu hasarratuten zarelako? Munduaren erdigunea zarana uste dozu, ala? Bai ba, zeuk egin behar dozu aldaketea. Ez zagoz, prest? Ez dozu onartu gura? Ba segidu hasarre, orduan. Lar eskatzen deutsazu munduari, ez dozu bideaz gozatzen, eta itsuaren itsuz helburua lortu dozun be ez dozu jakiten, laster ipinten deutsazu ta zeure buruari beste egiteko bat. Nasai hartu dagizula ba. Noz egin zenduan irri, benetan, akabukoz? Jendeak eskapau egiten deutsu ondotik, jenteak ez dau muturluzerik gura ondoan. Zuk bai, ala? Ba aspertuta gagoz zeure penak entzuten. Irritsu zatozen baten, seguruenik, existiduten zanik be ez zenkian horrek bere irri egingo deutsu, eta mosu emon be beharbada, begietan distira berezia ikusten badeutsu.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!