Zuzenketa-lantegia (III)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-06-15 13:06   Begi betegarri

Akabau dogu EIZIEk antolatutako zuzenketa lantegia. Danetara sei saio izan dira, eta, gitxi gorabehera, literatura-testuen, administrazioko testuen, komunikabideetako testuen zein unibertsitateko testuen zuzenketa landu dogu.

Aldea dago zuzenketatik zuzenketara, baina ez testu-generoagaitik bakarrik. Testua txarra danean, zuzentzaileak nahiko behar eukiten dau ha zuzen ipinten; baina, testua, kasurako, itzulpen ona danean, testua hobetzea izaten da zuzentzailearen lana.

Egia da, baita bere, ez dala bardina euskarazko testu bat itzulpena izatea ala euskaraz sortutakoa izatea. Halan da bere, gura ez dogula bere, askotan erdaren eragin handia dago euskaraz idazten dogunean bere (eta gure buruetan, agian, itzulpena egiten dogu).

Kasua da ze zuzenketea ez dala egundo akabetan, beti dago zer hobetu testu baten, eta pagetan deuskuezan orduen arabera edo daukagun denborearen arabera atondu behar da eskuartera jatorkuna.

Akatsik larriena, itzultzaile baten kasuan, zentzurik ez daukan testu bat osotzea ei da, izan bere, itzulpena ona ez izanda bere, euskarazko testuak zentzua badauka, irakurleari bost, azken finean, ez dau jatorrizkora joko. Xehetasunen bat galdu arren (hoba izaten da ezer ez galtzea, baina batzutan ezinbestekoa izaten da), batez bere hizkuntzaren naturaltasuna da lortu behar dana, eta testu bat ez daitela “itzuleraz” egon, ez bada “euskaraz”, gure kasuan.

Zuzentzailearen legea da zuzenketearen arrazoiak emoteko gai ez bada hoba dauela testua dagoanean ixtea, ikuturik egin barik. Halan da ze, dokumentetea eta egunean egotea berebiziko egitekoa da zuzentzailearen ibilbidean. Horretarako, funtsezkoak izaten dira akabaubarri dan lantegialango ekimenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu