Sukaldea ez da olgeta
2011-06-09 14:10 MusikeaEzagun da telebistako emonkizunagaitik, bai eta asteon 15 metroko filete errusiarra preparauko dauelako Bilbon hilaren 18an… izan bere, telebistan emon gura izan dan irudia aprobetxauta han-hemen dabil David de Jorge.
Ez dot baina gehiegikeriakaitik edo errekorrakaitik ekarri neure blogera. Beti euki dot kuriosidadea sukaldari horrengan. Lantzean-lantzean, halan subertetan izan danean, bere blogean edo telebistako saioan bisitetan izan dot, baina ez dot bertan topau gaur dakardana.
Zer dala ta zer dala? Kontua da ze, lehengo baten bere liburu bat jausi zala nire eskuartera. Con la cocina no se juega izena dauka liburuak. Bada, ez dira inoiz akabetan harrituten gaituezan gauzak, eta kontu barriak bere etorten jakuz, guk halan espero ez bagendun bere. Con la cocina no se juega ez da errezeta-liburu bat, ez da platerez eta jakiz ganezka datorren liburua, estalki gogorrekoa eta orri beteko argazkiak dakarzana. Hain zuzen bere, egileak bueltea emon gure deutso gastronomiaren literatureari. Errezetaren bat lantzean, sukaldariaren bizimodua (amantal garbi-garbiaz agur egiten datorrenean ez eze, sona handiko jatetxean saltsan dabilenekoa), idazleen aipuak, filmen zatiak, gastronomiarik kutreenaren (baina ohikoenearen) deskribaketea, munduko jatetxe handienak, literaturea, gastronomia-literaturea, bizitza-filosofia…
Kuriosoa benetan liburua, Gourmand World Cookbooks Awards 2010 saria jaso ebana.
On egin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!