Literatur-olgeta
2011-05-27 13:09Badauko Joxan Ormazabalek literatura zer den azaltzeko olerki bat:
Idazle batek erakutsi dit
zer den literatura.
Nik idatzi dut:
“Trena pastasen ari da.
Euria ari duâ€.
Eta idazleak:
“Trena tunela
eginez doa
euri samurreanâ€.
Berak ez dit esan
baina nik badakit,
hori da literatura.
Bigarrena.
(Joxan Ormazabal, Ilunorduak eta argilaurdenak, Elkar)
Bada, harexen bidetik, olgeta-antzeko bat proposatzen deutsuet:
Haizea 2 (Harluxet hiztegi entziklopedikoa): iz. 1. Lurrazalarekiko higitzen den aire-masa. Haize handia dabil. 2. Aire-korrontea. Itxi ezazu atea, haizea ez zait komeni eta. 3. Sabelean gertatzen den gas-pilaketa. 4. Pertsona arina, txoriburua, haizebelatsa. 5. (hed.) Zerbait egitera eragiten duena. Ez dakit zer haizek jo duen halako astakeriak esateko. 6. Norbaiti aldegin dezan agintzeko erabiltzen den hitza. Haize hemendik! •
Haizea 3 (Basamortua, J.M.G. Le Clézio, Elkar, 74. or.)
(…) haizeaz pentsatzen du: handia dela, gardena, etengabe ari dela jauzika itsasoaren gainean, basamortua ziztuan trebeskatzen duela zedro oihanetaraino, eta han dantzan hasten dela mendien oinetan, txori eta loreen artean. Haizeak ez du itxaroten. Mendiak zeharkatzen ditu, dena erraztatzen du –hautsa, hondarra, errautsak–, kartoiak itzulipurdikatzen ditu, batzuetan ohol eta kartoi galipotatuzko hiriraino ere iristen da eta atsegin hartzen du teilatu eta horma ale batzuk erauzten. Baina ez dio axola. Lallak uste du haizea ederra dela, ura bezain gardena, tximista bezain azkarra, eta hain indartsua non munduko hiri guztiak –beirazko leihoekiko etxe handi zuriak dituzten hiriak ere– erraustuko bailituzke gogoak emango balio.
Lallak Badawi esaten haizearen izena, bere kabuz ikasi zuen, txikitan, gauaz etxeko loen artetik heltzen entzuten zuenean. Izena du uoooooohhhhhhh, holaxe, txistuz esanda.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!