Denbora galdua (Prevert)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-05-24 18:24   Musikea

Udabarri eta uda sasoian batek baino gehiagok ekarriko ditu gogora Jaques Prevert poetearen berbak.

Aitatutako idazlearen Paroles liburutik, frantsesetik itzulita dakart "Le temps perdu" olerkia.

DENBORA GALDUA

Lantegiko ataurrean

geratu da bat-batean langilea

atorretik tira egin baitio eguraldi onak

eta buelta hartu

eta eguzkiari so egin orduan

berunezko zeruan irritsu

begiaz keinu egin dio

Esadazu, eguzki, lagun hori,

ez al duzu uste

alukeria galanta dela

halako egun eder bat ematea

patroiari?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu