Zuzenketa-lantegia (II)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-05-21 12:31   Barriketan

Zuzenketa lantegian segiduten dogu. Zer dala ta zer dala… halako ikastaroak bapere gehiago egin behar ez dirala!

Erdi-broman dinot, baina horixe: erdi-broman. Beti helduten gara konklusino antzekora: itzultzaileak buruhauste gehien txarto idatzita dagoazan testuakaz eukiten dau, ondo idatzitako testuak itzultzeak poza emoten dau, eta bestelako erronkak ipinten ditu itzultzailearen pantailan. Baina txarto idatzitako testuek, ostera… betiko errutinea dakarre; frustrazinoa handitu egiten da itzultzaileak jakin badakienean egiten dabilen lana kajoira doala: ez dau inok be euskerazko testua irakurriko; izan bere, irakurlea ez dago ohituta euskaraz irakurten, eta gaztelerazko testu txarrari segiduta egiten bada itzulpena, euskarazkoa ondo itzulita bai, ondo itzulita dago, baina testu legez txarra da.

Esandakoa, itzultzaileentzako eta zuzentzaileentzako ikastaroak barik (terapia saioak izaten dira gehiago bere), testuak idazten dabezenentzako ikastaroak dira antolatu beharrekoak.

Gero eta ziurrago nago langileak euskalduntzen gastautako dirua alperrik emoten dogula, bai: alperrik. “Perfildun” langileak hogetak! Baina testuak sortu? Gaztelaniaz (eta txarto). Noz bihurtuko doguz itzulpen zerbitzuak hizkuntza-zerbitzu? Eta noz hasiko dira erredaktoreak idazten? Aurreko bertsinoetatik kopiatu eta itsatsi egin barik (eta hala eginda bere, mesedez, hartu egizue azkeneko bertsinoa, aurrekoan itzultzaileak bueltan emon eutsuena…).

Noz idatzi dozuez lau lerro baino gehiago? Ez dabe balio “copy-paste”-ek, ez eta han hemen entregatzeko inprimakiak bete izanak.

Bada, horixe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu