Zuzenketa-lantegia

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-05-12 00:27   Jan edanak

Zuzenketa-lantegian gabiz hainbat EIZIEkide. Bada, lehengoan, zuzentzaileeri hizkuntzaz zeozer dakigulako pasetan deuskuezala testuak esan zan bertan.

Halan da, bai, baina ez leuke halan izan behar. Ez dinot ez danik ona hizkuntzaz zeozer dakianak testua errebisau dagiala; ez bada, testua berez-berez zuzendu behar dalako pasau beharko euskuela testua, horixe begitantzen jat.

Ez dakit ez ete garan beldur besteek geure akatsak nabarmendu dagiezan, baina, lau begik bik baino gehiago ikusten dabe, eta, testu bat idazten dogunean, esan gura doguna daukagu guk buruan (eta begietan), ez benetan idatzi doguna. Besteren batek testua hartu dagiala komenidu da, hizkuntzaz “zeozer” dakian horretakoa ez bada bere; izan bere, testua irakurteko sortutakoa da, eta irakurle batek hartutea, leidutea eta irakurketa-zailtasunak eragiten dituan zer edo ha badago esatea behar beharrezkotzat joten dot.

Itzultzea ohikoa da gurean, baina zuzentzea? Itzultzaileek baino ez dabe egiten? Kazetaritzan badagoz hizkuntza-zuzentzaileak, baina testugintzan ibili dabizan ganerako jardueretan, irakurten ete dau beti bigarren batek (dala hizkuntza-teknikaria edo ez) testua?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu