Interpretatzea

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-04-28 16:56

Joan jakuz egun batzuk www.elcastellano.org webgunean “interpretatzea” berbea eguneko berba izan zanetik. Errekamaran gordeta euki dot, kontu polita zala, geure lanbideagaz zerikusia eukala eta inozkoan itzulita blogean argitaratu behar nebala-eta.

Halantxe ekarren bertan (itzulpena da hau):

Ciceronek aitatuta, Plancus senadore erromatarra izan zan latinez “interprete” berbea erabili eban lehenengoa, zertarako eta ararteko edo bitartekari legez aritzen zana izendatzeko. Holan esan eban: “Utor in hac re interpretibus” (kontu honetan bitartekarien lana baliatu dot). Bestalde, Tito Liviok “interpres pacis” esapidea erabilten eban bakerako tratuan ebizen mintzakideeri esateko.

Badagoz, halan bere, bitartekaritza lanak egiteko bestelako moduak: ez da zertan etsaien arteko kontua izan behar, bitartekaritzea jainkoen eta gizakien artean be egin leiteke, Vigiliok “interpres divum”esaten eutsen aztiek egiten eben legez. Jainkoen interpreteak ei ziran aztiok. Ostean, hizkuntza ezbardinak darabizen pertsonen arteko bitartekariak bere badagoz; horreei gaur egun interprete esaten deutsegu, bai eta itzultzaile bere.

“Interpres” berbea latinez “inter” aurrizkia (tartean) eta “pretium” sustantiboa (prezioa) alkartuta osotu zan. Horrako horretan ahal dan eta preziorik baxuena pagau gura dauan eroslearen eta salgaiagaitik ahal dan eta diru gehien lortu gura dauan saltzailea imajinau behar doguz, bi-biak balio onargarri baten bila. “Pretium” berbea “-per-“ erro indoeuropearretik heldu zan latinera, merkantzien truekea izendatzeko erabilten zan erro hori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu