Euskalakari?

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-04-11 17:17   Musikea

Irakurri dot Korrika badatorrela ta Edurne Brouardi etxe honek egindako alkarrizketea:

“4.- Hogeita hamar urteko esperientzia daukazue, baina izango dira urteroko burukominik, ezta? Zeintzuk? Gatxa da galdereari erantzutea. Dana da burukomina. Norbera dagoan lekuaren arabera, eta jagotzun zereginaren arabera, burukomin bat edo beste bat euki zeinke. Auzo bateko Korrika batzordeak edo nik neuk izan neikezan arazoak ez dira bardinak, baina auzo horretako batzordearen jardun barik ez litxake Korrikarik egongo, eta zentraleko lan barik be ez. Bakotxak bere burukominak eukiten ditu.”

Neuk bere burukominak: bertso eskolako kilometroa nork eroango dauen, herrian giroa egiten ia kantuan urtengo dogun erantzun, jentea abisau, harako musikuak behar dituela, honako bertsolariak… Baina horixe: burukominez. Izan be, beste urte batzutan eukiten neban ilusinoa falta dot aurten. Beharbada gaur egunak lainotsu argitu dauelako. Inertziaz edo jarraitzen dot holakoetan erantzuten, baina ez benetan hizkuntzearen edo herriaren alde zeozer egiten gagozala benetan sinisten dodalako. Gaur halantxe sentiduten dot. Bihar ez dakit. Sano ondo sentiduten da bat kilometro bat korridu ostean euskereagaitik eta euskerearen zabalkundeagaitik arnasestuka dagoanean, indar egin dauela eta asmo on baten alde… baina zer lortu dau benetan euskereagaitik? Ezebe, jaigiroan ibiltea egun batez, besterik bapez.

“AEKren egoera ekonomikoa dala-eta bere biziraupenerako eta jardun arrunterako beharrezkoa da Korrikari esker batzen dogun dirua.”

Horrexegaitik dirau korrikak, ez beste ezegaitik. Ez gaitezan engainau. Halan da bere, horrexegaitik ez bada bere, egin egin behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu