Udabarrian, koplak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-03-31 12:18 Herri musikaren udabarria izeneko folk jaialdi apala izan da gurean joan dan asteburuan, eta izango da datorren honetan. Harako kopla batzuk idatzi eta hemen dakartzuedaz.
(Jota)1) Argia egunekoari, iluna gauekoari. Musika Jatatik dantzan datorkun gure ahuntzari. 2) Mari Jata, Mari Jata bazatoz ta, zer dala ta? Aurki, entzun dozulako alboka ta txalaparta. 3) Garriaz kinkirrinera! Orpo, punta, samurrera! Mari Jata gure plazan Aupa! Jira beste aldera!

(Arinekoa)

1)

Erromerira goaz

Mungiko plazara.

Datorren asterako

berbak boltsatara.

2)

Harro haizeak daukaz

ai! zeuenekoak…

Jantzan hobeto daki

gure etxekoak.

3)

Matxin marinelaren

ezpataren punta.

Pirata asko dago

dantzara bilduta.

-

(Santimamiña)

1)

Katiluzubin kedarra,

Infernuerrekan sugarra:

morrosko mozkor lotsabakoak

iratxoaren marmarra.

2)

Sorgina zerutik hegaz,

Lamina dabil gaur geugaz.

Neska eder bat osinean da

katu baltz eder bategaz.

3)

Omen zan, ei da, al zara?

Gu sinestunak al gara?

Ez diranik ez egizu esan,

izena daukona bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu