Opariak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-03-17 17:47
Ez da gauza erreza izaten opariak egitea, batez bere oparia jasoko dauena hurre-hurrekoa ez danean. (Edo konpromisoz egiten danean oparia). Baia, hurrekoa izanda bere, askotan komeriak daborduko ez daukan zeozer izan daiten, haren gustukoa izan daiten, originala izan daiten…     
Txikitan askoz bere sormen handiagokoak ginan: antzerkiak eta marrazkiak preparetan genduzan gure gurasoen urtegunetan, esaterako. Horreek bai horrek opariak!     
Orain, askotan, zeozer oparitu beharraren beharraz edozein kokolokeria erosten dogu, funtzionalidadeari eta halakoeri begiratu bere egin barik.     
“Lagun ezkutua” dalakoa modan parau zanean zeozertxu aurreratu genduan. Askoz bere ederragoa da, ganera, oparitu beharreko hori norberak sortutakoa edo egindakoa izan behar dala adosten danean.
Bada, gaur, proposamen barri bategaz natortzue. Jakin barri dot, badala Opari izeneko ekimen bat, Eneko Muruzabal diseinatzailearen eskutik jatorkuna. Kuriosoa da, diseinuaren ganeko artikulu baten jakin dot haren barri. Eta zertan datza? Kasua da ze, norberak kontraoparia egiten dauela. Zer eta txartel moduko bat, oparia jasoko dauenari emoten jakona. Bien artean inoiz egin deutsen "ez-opari" horreetako bat alde batera itxiteko plana egiten da: beste inori emotea, botatea... Egin egiten da, eta txartela ekintzea bera gogoratuteko oroigarri legez geratzen da.
Opari aproposa izan leiteke, ezta?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu