Ma. 8

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-03-10 14:59   Euskerea berbagai Asteon ez da beste berbagairik egon eta... Harritutekoa da zenbat ekitaldi egin diran gure herrietan, zenbat lora-sorta banandu diran, zenbat berbaldi atondu diran, zenbat more jantzi dogun, zenbat minutu hartu dituan gaiak gure komunikabideetan... Betikoa: badakit sentsibilizazinoa garrantzitsua dana, baina beste zeozelan ekin behar deutsagu gaiari egunerokoan. Bardintasunaren aldekoa naz ni, zelan ez. Hori bai: danen bardintasunaren aldekoa.

Kasurako, irratsaio baten “Gizonduz” alkarteko arduraduna entzun neban lehengoan, eta ados nago beragaz: gizonek bere badaukiez euren mugak gizartean hain zuzen bere gizonak izatearren (ez naz eztabaidan sartuko emakumeenak baino gehiago edo gitxiago diran… aitatu baino ez neban egin gura kontua, jakitun izan gaitezan-edo). Burura datozt, kasurako, aitatasuna biziteko daukiezan mugak, edo, gizonak izatearren, gizarteak “egiten itxiten ez deutsezan” guzti horreek (zelan itxiko dau, berbarako, etxeko jaunak beharra umeak jagoteagaitik?). Halangoak otu jataz.

Emakumearen egunean sarri tokau izan jat bertsotan egitea, zeozer idaztea, zeozer adieraztea… baina orokorrean egunerokoan egiten dot saiakerea. Ez dago truko berezirik: izan gura dozun hori izateari ekin (bardin emakume zein gizon).

Bide batez, hemen plazaratu gura neuke behin otu jatan eslogana, “gordinegia” ete zan eta, bardintasun-teknikariak baztertu egin ebana:

PITOKERIARIK EZ! ALUA DAUKOT, BAIA EZ NAZ ALUA!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu