Gabriel Arestiko irakurleai:

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-02-17 14:23

-          (…) azken finean nok irakurriko dau ba Bizkaie?

-          Ez dakit ba, badakit Bizkaie! ez dana The Times, baina… baten batek…

Ez deutsat berbaldira ekarri lehengo baten, bertso-afari baten bueltan, aurrean jarrita neukanak ia ni ete nintzan blogduna galdetu eustala… ez eta eskolara neugaz dabilen neskeak handik edo hemendik ezagututen ninduela eta akabuan “Bizkaieko blogetik” esan eustana bere. Azken finean, zetan kontau?

- Badakizu? Asunek ikasleekaz leiduten ei dau!

Askotan egin dot gogoetea ia nok irakurriko ete dauen blogera ekarrikoa: zeren ganean idaztea gura dauen irakurleak, hori idatzi behar ete dodan edo gogoetarik egin barik urteten deustanak idatzi behar dodan, eta punto.

Morbo lar ekartea ez dot gura izaten, nahiz eta badakidan horrek tiratuten dauela gehien, eta hori gura izan ebela, kasurako, txapelketearen jarraitzaile sutsuek: “bronka, bronka, guk esaten ez doguzanak esan daizala honek!”.

Han eta hemen jasotakoen edo pentsaurikoen harira idazten dot normalean, beste barik. Nahiko bat-batekoa izaten da dana… Funtzionetan dauen edo ez, irakurleak esan behar dau. Eta horretarako bloga apropos-aproposa da. Badakit blog-fans batzuk badagozala hor-han-hemen (esan bere halan esan izan deustie, behintzat, astero-astero leiduten dabela hemen itxiten dodana... eta orduantxe pentsetan dot nik: erantzun ez dabe ba egingo malapartatuok, interaktiboa izan daiten asuntu hau…).

Asunek testuok eroaten ei ditu eskoletara, eta nik neure golkorako: “bai erresponsabilidadea neurea! Laguna dot Asun, baina zeozelango eredu legez eskoletara eroatea bere… Idatzi egin behar deutsiet, ba, astero honeek irakurtea toketan jaken ikasleai”: batetik, subertea daukiela esan gura deutsiet, beste edozein irakaslek testu-liburuetako txatalak hartuko zituala gaia lantzeko, eta aurrera; edozein irakaslek ez dauela han-hemen bilaketea egiten, ikasleentzako testu aproposen bila; bestetik, subertea neurea bere badala (ez dakit ze puntutaraino, batzuk daborduko gorrotatu egingo ete naben bildur naz-eta), eurak lako irakurleak eukitearren; eta, zelan ez, eurek be lotsarik ez daiela euki, eta idatzi daiela, hemen (inozkoan erantzuteko pasinorik badaukie), edo euren koadernoetan (inori ezer erakutsi gura ez badeutsie), edo auzoko edo herriko aldizkarietan. Izan bere, halantxe hasi ginan danok… Baina, ez itaundu, mesedez, zelan heldu ete garen Bizkaie!-ko blogean idazten, geuk bere ez dakigu, gauza batek bestea dakar eta, halango baten, Asunek zeure berbak eskoletara eroaten dituala esaten deutsu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu