Eta nok epaitzen ditu epaileak?

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-12-14 23:48 Webgune honetan bertan jasotako "Ahoa josita" artikuluan halan dakar epaileak: "Ez dot izenik emongo, baina bertsolari asko gustau jataz Txapelketan. Finaletik kanpo dagozanak eta finalean egotea merezidu dabenak, be bai. Bertsoa janzten daben bertsolariak, natural-natural, azkenengo puntu indartsua barik, baina bertsoa goitik behera ekarten dabenak, hain zuzen be. Eurak barik, bertsoa galdua da". Epaileak berak esatea be... Non egon dira ba epaileak bertsoa goitik behera ekarri daben bertsolariak puntuz saritzeko? Ez da hori euren beharra, ala? Eta zer saritu da, orduan, aurtengo txapelketan? Baten batek azaldu leike? Eta esplikazinoak nok emon? Non ipinten dira erreklamazino orriak? Epailearen berbak irakurrita susmoa daukot, epailea bera ez dagoala trankil. Txapelketa dan artean txintik esan ezin dabela eta, akabau artean itxaron behar bada bere, egingo dogu. Halan da bere, eskola-ume ginenetik bertsoak entzun eta kantetan daroagun zale/sasibertsolari/epailegai/kazetari/makarra/ahobero batzuk eskertuko geunke saioz saio eta bertsoz bertso txosten edo iruzkin bat plazaratuko balebe... eze hainbat urtean bertsoaren kalidadeaz gogoetea egin eta ostean, gero eta gitxiago dakigun sentsazinoa daukogu. Niri behintzat, halantxe jasoten jat. Epaileak, bertsolariak, antolatzaileak... danak daukoguz inguruko, bertsoeskolakide, kantukide, lagun edo ezagun; ez dogu zertan alkarri harrika ibili, eta ez neuke horretan etorri gura. Baina... kontuz, txapelketako sarrerak pagetan dituan entzuleari errespetua zor jakon aldetik, epaileeri bere profesionalidadea eskatu behar jakie. Eze epaitzen be "light" ibili ezkero... orduan, orduantxe galdu da bertsoa! Nik bertsoaz zeozer nekiala uste neban; baina, aurtengo txapelketan, kale egin dot. Zin dagizuet, beste batzutan bat egin izan dodala epaileakaz saioetako puntuazino aurreikuspenetan (saioa entzun, bertsoak idatzi eta puntuak emon aurretxuan egiten neban aurreikuspenean, alegia). Baina aurten... ez dot bat ondo aparau, antza! Baten bat bai... egia da, ez naiz hain drastiko bere parauko... Finalean kazetari beharrak egin behar dodazanez gero, beldur naz, baina. Ez dakit zein puntutaraino izango dan nire berbea sinesgarri, edo zenbateraino etorriko dan bat epaileakaz (kalidadea neurtu ezkero, bardina behar leuke, baina. Edo gorabehera handirik bakoa sikeran). Beharbada, prentsa arrosara pasauta publikoak egiten dituan komentarioetan, bertsolarien jantzietan, pankarten arte-ezaugarrietan... arreta ipintea hoba izango dot. Zapatuan, PLAZAN ALKARTUKO GARA.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu